
Gasteizko Herri Krosa " lasterketa herrikoiak, 1997. urtean izan zuen lehen edizioa, orduko Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko (SHEE), gaur egun Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzien Fakultatea den, 5. mailako ikasle batzuen eskutik. Lasterketa parte hartu nahi zuen ororentzat eskuragarri izatea zuen helburu, alderdi ludikoa lehiakorraren aurretik jarriz. Horretarako edozeinentzat egokia den ibilbide bat bilatu zen. Hau, urtetik urtera jasan dituen aldaketen gainetik, beti 9 Km inguruan mantendu da.
Lehenengo edizioan 200 inguru izan ziren korrikalari kopurua, ordutik parte-hartzaile kopurua gehituz joan da, hirian dauden lasterketetan "herrikoenetarikoen" artean kokatu da. Parte hartzaileen tartea handitzeko asmoz, 2006. urtean eta krosaren hamargarren urteurrenarekin bat eginik, lehenengo aldiz ospatu zen haurren lasterketa, kirol festa 9 Kilometroko ibilbideari aurre egin ezin zieten guraso eta haurrei, zabalduz. Etorkizunari begira helburua, guztiontzako kirolaren kultura hiritar guztiei irekitzea da, hau hasierako helburu berbera da.