Berriak
- EGURALDI ONA IGANDERAKO |
Egun eguzkitsua eta lasaia espero da. Goizean behe-lainoa izan dezakegu barnekaldean. Ez du euririk egingo eta tenperatura baxua izango da orokorrean, minimoa 3º / maximoa 10º
- ON-LINE ETA TRANSFERENTZIA BIDEZ IZEN EMATE EPEA AMAITU DA |
On-line eta transferentzia bidez izen-emate epea amaitu da. Oraindik izen-ematea modu ezberdinetan egin dezakezue: ohiko izen-emate puntuetan abenduaren 10a arte (10€) edo lasterketaren egunean bertan ordubete lehenago (20€).
- Ezintasun fisikoa duten pertsonak |
Ekitaldi honetan, aldaketa batzuk burutu ditugu ibilbidean, ezintasun fisikoa duten pertsonentzat egokituz. Mezu honen bidez, ezintasunen bat duzuen pertsonak lasterketa herrikoi honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Izen ematea DOAKOA izango da eta lasterketa egunean bertan irteera gunean ordubete lehenago egin ahal izango da. Ondorengo baliabideak izango dituzte eskura: - Erreserbatutako aparkalekua irteera-helmugatik 20 metrora (Mendizorrotzako aparkalekua)
- Dutxak gurpildun aulkian dauden pertsonentzat egokituak (Beti-Jai-ko pilotalekuak)
- Gurpildun aulkientzat irteera kontrolatua, gainerakoen aurretik
- Oztopo gabeko ibilbide laua
- Ibidean zehar txirrindularien laguntza
- 3 km-ko froga herrikoia (1997 ETA LEHENAGO JAIOAK) | 2009/11/20
Lasterketa herrikoi batean inoiz ez baduzu parte hartu, jarduera fisiko honekin gozatzen hasteko aukera paregabea duzu 3 kilometroko froga motz hau. Irteera gainerako partaideekin batera burutuko da eta 3 kilometroko ibilbide txikia gauzatu ostean, Mendizorrotzako aparkalekuan bertan amaitu ahal izango duzu. Izen ematea gainerako partaideen antzera egin ahal izango duzu, 3 kilometroko frogan parte hartu nahi duzula bakarrik ipini behar duzu.
- Herri Krosa Txikia 2009 (1998 ETA GERO JAIOAK) | 2009/11/18
Iaz bezala Herri Krosa txikia Mendizorrotzako parkingean izango da abenduaren 13an nagusien lasterketa amaitu ondoren.
- Herri Krosa 2009 (1997 ETA LEHENAGO JAIOAK) |
Gasteizko Herri Krosa abenduaren 13an izango da eta irteera Mendizorrotzako parkingean izango da goizeko 11:00.